Tourra Hondarribian
Frantziako Tourra uztailaren 2an iritsiko da Hondarribira!
Prestatu zaitez munduko txirrindularitza proba ospetsuenaren emozioa bizitzeko.
Frantziako Tourra bezalako proba garrantzitsu batek oihartzun mediatiko handia du eta zale ugari erakartzen ditu. Edozein kirol-proba edo ekitaldi egiteak trafikoaren eta pertsonen joan-etorri normalari eragiten dio Hondarribian eta inguruko eremuetan, eta are gehiago tamaina hori badu.
Lasterketaren eguna (eta aurreko egunak) aldez aurretik antolatzeko eskatzen dizugu, eragozpenik egon ez dadin.
Web orri honetan, informazio erabilgarria eta eguneratua aurkituko duzu lasterketaren ibilbideari buruz, ordutegiei buruz, eragindako eremuei buruz, lasterketaz gozatzeko leku onenei buruzko gomendioekin eta kokapen horietara iristeko ibilbide egokienekin.
Eskertzen dizugu zure ulermena eta Hondarribiako ekitaldi paregabe honetaz gozatzera gonbidatzen zaitugu. Pasio hutsa garelako. Pedalkadaz pedalkada bazter guztietan zabaltzen den grina. Gure kaleak munduko txirrindularirik onenekin betetzen dituen pasioa.
Trafiko-eraginak
Ibilbidea
Etapa Oiartzundik iritsiko da Hondarribira, Mendelutik igaro eta Amuteko zubia zeharkatu eta gero, harresiaren aldera joango da. Puntu honetatik, lasterketak Jaizkibelgo igoerari ekingo dio, ondoren Lezoraino jaisteko.
Ibilbidea google mapsen