Trafiko-eraginak
Kontuan izan behar da Frantziako Tourra bezalako lasterketa batek, nazioartean ospe handia duenak, zale, kirolari, langile eta boluntario ugari mugitzen dituela etapa bakoitzean. Horrek eragozpen batzuk ekar ditzake aurreko egunetan eta lasterketa egunean bertan.
Segurtasuna, logistika eta ikus-entzunezko errealizazioa direla eta, udalerriko zenbait puntu itxita egongo dira ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, 2an eta 3an. Halaber, uztailaren 2an, Frantziako Tourraren bigarren etapa garatuko den egunean, trafiko-mozketa handiak egin beharko dira lasterketa Hondarribitik igaro arte.
Jarraian, lasterketak lehen aipatutako datetan ekar ditzakeen eraginak zehazten dira. Kontuan izan behar dituzu, sor daitezkeen eragozpenak saihesteko:
Ekainak 30, ostirala
Ekainaren 30ean, etapa hasi baino bi egun lehenago, Jaizkibelerako sarbidea moztuko da ibilgailu partikularrentzat, Labrederreko biribilgunetik.
Inguru horretan bizi diren pertsonek eta aldez aurretik Udaltzaingoak emandako baimena dutenek, bide horretatik sartzen jarraitu ahal izango dute.
Uztailak 1, larunbata
Udalerriko hainbat tokitan hesiak jarriko dira. Honek, une bateko zailtasunak eragin ditzake oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan.
Ez da bidea itxiko, baina lanak egiten diren bitartean ezingo da instalazio-guneetatik igaro. Ibilbide alternatiboak erabili beharko dira.
Uztailak 2, igandea
* Kontuan izan behar da adierazitako orduetan aldaketa txikiak egon daitezkela, etaparen erritmoaren eta bilakaeraren arabera.
Ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak eteteko ordutegiak

Ibilgailuen zirkulazioa 11:30ean etengo da, gutxi gorabehera, probaren ibilbidearekin bat egiten duten leku guztietan.

Oinezkoentzako pasabidea, 13:30etik aurrera itxiko da, gutxi gorabehera.
11:30etatik aurrera gutxi gorabehera
Probaren ibilbidearekin bat egiten duten puntuetan ibilgailuen zirkulazioa erabat moztuko da. Egoiliarrei baino ez zaie pasatzen utziko, eta justifikatutako arrazoiekin. Halaber, Amuteko zubitik trafikoa etengo da.
12:30etatik aurrera gutxi gorabehera
Zaintzako langileak (Ertzaintza, Udaltzaingoa eta karrerako boluntarioak) kaleek eta bideek lasterketaren ibilbidearekin bat egiten duten lekuen ondoan jarriko dira. Kontuan izan behar da, karrika, kale-aho, bide, garaje eta lasterketaren ibilbidearekin bat egiten duten gainerako bide guztiak moztuta egongo direla, beraz, ezin izango direla erabili lasterketa amaitu arte, gutxi gorabehera 17:00ak arte.
13:30etatik aurrera gutxi gorabehera
Zirkulazioa etengo da probaren ibilbidearekin bat egiten duten leku guztietan. Larrialdi-zerbitzuak bakarrik igaro ahal izango dira. Kontuan izan hemendik aurrera ere, ezingo dela inola ere, oinez zeharkatu lasterketaren ibilbidea.
17:00etatik aurrera gutxi gorabehera
Lasterketa igaro ondoren, zirkulazioa berriro irekiko da. Kalkuluen arabera eta gutxi gora behera, 17:00ak aldera amaituko du Hondarribiko ibilbidea.
* Beheko irudian, lasterketaren ibilbidea marra hori batez markatuta ikus daiteke. Marra horia ezingo da zeharkatu proba amaitu arte.
Uztailak 3, astelehena
Kontuan izan, Hondarribitik igarotzen den 2. etaparen ondoren, lasterketa Bidasoaldetik ere igaroko dela 3. etapan, hau da uztailak 3an. Honek, aldaketa handiak eragin ditzake, pertsonen eta ibilgailuen joan-etorrietan, gehien bat, Irunera sartzeko puntuetan.